Bihar ‘Elkartasunaren Motorra’ ospatuko da Errenterian
Errenterian 140 kotxe eta beste hainbeste moto ibiliko dira ekitaldi solidario honi esker
Bihar 9.00etatik aurrera eta egun guztian zehar, Elkartasunaren Motorra ekitaldi solidarioaren bosgarren edizioa ospatuko da. Biltzen den diru guztia Juneren Hegoak eta Mowat Wilson elkarteei emango zaie.
Antolatzaileek aditzera eman dutenez, 140 auto inguru eta beste hainbeste moto izango dira Errenteriako kaleetan. Gainera, hainbat proposamen prestatu dira. Besteak beste, goizean zumba eta bermuteoa, arratsaldean haurrentzako hainbat jarduera eta egun guztian zehar scalextric txapelketa eta musika ugari izango dira.
“Pandemiaren ondorioz hainbat urtez geldirik egon ondoren, motorrak orroka hasiko dira berriro Errenterian, eta auto eta motorrik onenak herriaren erdigunean erakutsiko dira”, animatu dute antolatzaileek.
Elkartasunaren Motorra ekimenak 2014an ekin zion ibilbideari, Juneren Hegoak taldeari lagunduz.
Temas
Más en Bertan
-
La Cofradía Anaka entronizará al Museo Oiasso y a la Asociación Histórico Cultural 1813
-
Ficoauto regresa a Ficoba con más de 30 marcas y un millar de vehículos de ocasión
-
La biblioteca Dumboa de Irun acogerá este viernes una tertulia con Mikel Artola
-
Errenteria dedicará un paseo a la bruja Mari Zozaia