Beasaingo Loinatz Jaien ondoren, Oria ibaia garbitzeko txanda iritsi da. Horregatik, Beasaingo Udalak ibaira botatako zaborra jasotzeko deia egiten die herritarrei, udalerria txukun eta garbi manten-tzeko, eta auzolana sustatzeko asmoz.
Hori horrela, datorren asteazkenean, hilaren 14an, 16.00etan hasiko da ibai garbiketa. Arana kalean hasiko da ekintza. Ondoren, Zaldizurretako biribilgunearen eta Gipuzkoa plazako zubiaren artean gauzatuko dira garbiketa lanak.
Zabor bilketarako beharrezkoak diren material guztiak Beasaingo Udalak eskainiko ditu. Arropa eta oinetako aproposak, aldiz, parte- hartzaile bakoitzak eraman beharko ditu.
Izen-ematea
Oria ibaiaren garbiketan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute aldez aurretik, antolaketa lanak errazteko helburuz. Udalak datozen egunetan jakitera emango du, bere web orrialdean, izen-ematea nola, noiz eta non egin.
Partaide guztiei asegurua egingo zaie.