Zarauzko 35. Triatloia etzi jokatuko da eta jakinarazi dutenez, probak irauten duen bitartean hainbat aldaketa izango dira inguruko trafikoan eta garraio zerbitzuetan.

Kostako N-634 errepidea, adibidez, itxita egongo da 14.00etatik 18.30era Zumaiatik Zarauzko noranzkoan.

Zarauztik Meagarako errepidea ere itxi egingo dute ordu horien artean. Bai Zarauzko Elizaurre kaletik, eta baita Bizkaia-Foruen biribilgunetik ere. Zarauztik Zumaiarako noranzkoan, autobusez, Nafarroa kalea 1-3 geltokia kenduko da eta Sanz Enean hartu beharko da.

Aldiz, Donostiarako noranzkoan, Nafarroa kalea 1-3 eta Sanz Eneako geltokiak kenduko dira eta Don Leandro kalearen parean ahalbidetuko den behin behineko geltokian hartu beharko da autobusa. Zerbitzua ematen duten Hiribusaren 1 lineak eta mistoak aldaketak izango dituzte. Informazio gehiago www.zarautz.eus-en.