Dagoeneko Oiartzunen kontsultatu daiteke uztailaren 23ko Espainiako Kongresu eta Senatuko hauteskundeetako errolda eta botoa emateko mahaien kokapena. Errolda 2023ko otsailaren 27ko informazioaren baitan osatu da.

Maiatzeko hauteskundeetan botoa emateko toki berria izan zuten Ugaldetxoko bizilagunek (Rafael Pikabea etorbidea 56-58 zenbakiko auzoko lokalean). Bertan izango dute uztaileko hitzordu honetan ere hauteslekua.

Oraingo honetan iturrioztarrek ere berrikuntza izango dute: Dorretxean jarriko da botoa emateko mahaia (Ozentzio kalea 3 zenbakiko beheko solairuan), ohikoa izaten den auzoko lokala festak direla eta ezingo baita erabili.

Gainontzeko tokiak berdin mantenduko dira.

Mahaiak udaletxeko idazkari-tzan aurrez aurre edo online kontsulta daitezke https://sede.ine.gob.es/ helbide elektronikoan.