Geuretik Sortuak, Udalbiltzak euskara eta euskal kultura sustatzeko programaren bigarren edizioaren baitan, Hernanin Bizkaiko Goitibera konpainiak antzezlan bat prestatuko du.

Aste honetan, konpainiako hiru kide Langile ikastolako haurrekin batera, baita kalean ere, esperimentazio saioak burutzen ari dira.

“Kalea eta espazio publikoari buruzko hausnarketa bat da, sorkuntzarekin elikatuta”, azaldu du taldeko Saioa Iribarrenek. Hiru atal ditu proiektuak. Orain bitartekaritza lanean murgilduta daude eta jolasa erabiltzen dute irudimena indartzeko.

Marrazki tailer bat ere presta-tzen ari dira. Herriko plazako kioskoa eszenatoki bihurtuko dute eta ametsak irudikatzeko lekua izango da.

Amaitzeko, bildutako materialarekin sormen lanari ekingo diote, urte amaieran. Estreinaldia 2024ko Udaparkean egingo da, Eraitsi SL izenburuarekin.