Jose Luis Elexpe Pelex artistak Hotsez Hots 2.0 erakusketa jarriko du ikusgai Usurbilgo Sutegi kultur etxeko erakusketa aretoan. Txalapartaren garapenaren inguruan sortutako bilduma da.
Erakusketa gaurtik ekainaren 25era bisitatu ahalko da astelehenetik ostiralera 18.00etatik 20.00etara eta larunbatetan 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara. Inaugurazio ekitaldia gaur burutuko da 19.00etatik aurrera.
Euskal tradizioko hamaika zur-lanketa egindakoa da Pelex, artistak katalogoan azaldu duenez, “beti ere forma, estilo eta material berrien bilatze eta esperimentazioarekin uztartuz”. Gaurtik ikusgai dagoen erakusketa duela hamar urte aurkeztutako Hotsez Hots erakusketaren jarraipena da.
Eskultura-ikastaroa egin zuen 1998an Parisen, eta arte-buztinaren modelatuari buruzko ikastaroa egin zuen Antonio Oteizarekin, 2006an.