Urnietako Udalak Eguzkitan blai! eta kirol udalekuak antolatu ditu 2023ko udari begira.

Lehen izen-emate epea amaitu ostean, plaza libreak geratu direnez, bigarren txanda bat ahalbidetuko du Udalak maiatzaren 29tik ekainaren 2ra. Epe horretan plazak izen-emateen hurrenkeran esleituko dira.

Interesa dutenek ondorengo lekuetan edo emailez gauzatu dezakete izen-ematea: Bertan herritarren arreta zerbitzua, Lekaio kultur etxea eta udalekuak@urnieta.eus.

Zalantzak argitzeko edo informazioa eskuratzeko ere bide horiek baliatu daitezke.

Udaletik gogorarazi dutenez, bi udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 28ra garatuko dira bost txandatan.

Eguzkitan blai! udalekuetan 2011-2019 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte eta kirol udalekuetan berriz, 2011-2014 urte bitartean jaiotako gaztetxoek.