Hondarribiko ikasleek lortutako ekarpenak udal ordezkariei aurkeztu berri dizkiete udaletxeko areto nagusian egin zen Udal Foroan. Ikasturte osoan zehar energiaren azterketa landu dute. Hondarribiko Eskolako Agenda 2030 proiektuaren bitartez, ikasleek Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egin dute eta Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea den 7. helburua landu dute, udalerria hobetzeko proposamenak sortuz.

Udalak eta Ingurugelak sustatutako proiektu honetan, Ama Guadalupekoa, Egiluze eta Talaia LHI eta BHI ikastetxetako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak izan dira protagonistak. Eskola Agenda 2030a udal ordezkarien eta ikasleen arteko harreman zuzena ahalbidetzen duen heziketa programa da, hezkuntza komunitatearen partaidetza oinarrizkoa delarik. Horrekin batera, Ingurugelak aholkularitza eta koordinazioa eskaintzen du, enpresa lagun- tzailea den eta programa dinamiza- tzeaz arduratzen den Araziko lantaldearekin batera.

Udalerriaren diagnostikoa garatu ahal izateko, ikasle eta irakasleek hainbat baliabide eskuratu dituzte. Batetik, gaia modu teorikoan ezagu- tzeko, eta bestetik, jarduera praktikoak burutu ahal izateko. Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara eta orokortasunetik xehetasunera, jarduera anitzak garatu dira ikasgelan bertan edo ikastetxetik kanpo. Helburu nagusia udalerriaren egoera hobe- tzeko ekarpenak jasotzea izan da, bertatik bertara behatuz eta ikasleen hausnarketa bultzatuz.

Ikasturtearen lehen hiruhilekoan Eskolako Agenda 2030 programaren kokapena egin eta motibazio faseari ekin zitzaion, gaia gure errealitatera hurbilduz eta hezkuntza komunitatea sentsibilizatzen hasteko. Bigarren hiruhilekoan ikastetxeko zein udalerriko diagnostikoa egin zen, adinaren araberako jarduerak garatuz. Eskolen arteko foroan, ikasle ordezkariek udalerriaren egoera hobetzeko proposamen garrantzitsuenak aukeratu zituzten, haien lehentasunen arabera. Horiekin batera eguneroko bizi- tzan har ditzaketen konpromisoak jaso ziren.

Aste honetan Udaletxean egindako bilerari dagokionez, Juan Luis Silanes Ingurumen eta Hezkuntzako zinego- tziak honen bitartez hezkuntza komunitatearen eta udal ordezkarien arteko harremanak sendotzen direla azaldu zuen. “Energiaren ezagutzan sakondu eta jasangarria den udalerria lortu ahal izateko, denon inplikazioa ezinbestekoa da”, gaineratu zuen.