Andoaingo Udalak, iaz bezalaxe, kalean eta parkeetan euskararen erabilera handi-tzea helburua duen Parketarrak egitasmoa jarriko du abian gaurtik aurrera, maiatzean zehar.
Ekintzak Goikoplazan astearteetan gauzatuko dira (gaur eta maiatzaren 16, 23 eta 30ean) eta Zumea plazan, asteazkenetan (bihar eta maiatzaren 17, 24 eta 31n). Hezten enpresako jolas dinamizatzaileak arduratuko dira saioak gidatzeaz. Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.
Umeen adinaren arabera, Zabu Zibu eta Txirrintxon programak garatuko dira. Zabu Zibu hiru eta bost urte bitarteko haurrak dituzten familientzat bideratuta dago eta 17.15etik 18.15era izango da. Haurrak guraso batekin joan beharko dute. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da.
Txirrintxon, aldiz, sei eta bederatzi urte arteko haurrentzat da eta ekintza 18.15etik 19.15era garatuko da.