Urnietak Sanmiel jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa deitu du. Lanak ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira. Kartel irabazlea Jai Batzordean hautatuko da eta irabazleak 500 euroko saria eramango du.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru obra aurkez ditzake, euskarri zurrun baten gainean, DIN A3 tamainan, eta baita formatu digitalean ere, gutxienez 300 ppp*ko erresoluzioan eta CMYK koloreetan. Kartelak “Urnieta, 2023ko sanmielak” goiburua eraman beharko du.

Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

Lanak udaletxeko Bertan bulegoan aurkeztu beharko dira (ordutegia: 7.30-14.30, telefonoa: 943 008 000/ urnietakoudala@urnieta.eus). Oinarriak Udaleko webgunean daude.