Zumarragako Casinoko bazkideek Luis Mari Irizar omendu dute
Irizarrek 50 urte bete ditu diruzain karguan Zumarragako elkarte horretan
Zumarragako Casino elkarteko zuzendaritzak Luis Mari Irizar bazkidea omendu zuen ostiralean. Irizarrek 50 urte bete ditu diruzain karguan. Zuzendaritzako kideek eta omenduak afaria egin zuten eta oroigarri bat oparitu zioten.
Zuzendaritzako kideek Casino elkarte gastronomiko bilakatu zenetik izandako lehendakariak gonbidatu zituzten ostiraleko ekitaldira. Antton Arbulu eta Mariano Diez lehendakari ohiek Irizarrekin tratua izan duten zuzendaritza guztiak ordezkatu zituzten.
Intsignia banaketa
Bestalde, elkarteko zuzendaritzako kideek Arbulu eta Diez lehendakari ohiei Casinoren intsignia oparitu zieten, elkartearen alde egindako lanagatik. Arbuluk elkartearen berrindartzea gidatu zuen desagertzeko zorian zegoenean eta Diazek Arbuluk egindako lan onari jarraipena eman zion.
Temas
Más en Bertan
-
Xatur Telletxea lanzará el chupinazo de las fiestas de Santiago de Donibane
-
Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldea, Baztandarren Biltzarrean
-
La vía peatonal y ciclista entre Eibar y Ermua a través del término municipal de Zaldibar recupera el pulso
-
Irun refuerza su seguridad con nuevas medidas de vigilancia y recursos policiales