Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeak Baztandarren Biltzarreko ekitaldietan parte hartu zuen igandean, hilaren 20an.
Baztandarren Biltzarra baztandarren senidetasun jaia da, eta Elizondon ospatzen da 1963tik. Baztango 15 herrietako bakoitzak eraikitako karrozekin desfile bat osatzen da. Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldea bertan aritu zen, hirugarren urtez jarrain, dantzan.