Gaur urnietarrek Santa Kruz erromeria ospatuko dute Azkorteko ermitan eta hainbat ekintza antolatu dira.
Ohi bezala, egitaraua 11.00etako mezarekin hasiko da. 12.30ean Anjel Larrañaga eta Aratz Igartzabal bertsolarien emanaldia egongo da. Giroa alaitzeko, Ansorregi eta Larrañagaren trikitixa doinuak egongo dira.
Gainera, ermitaren albo batean, aterpean, txorizo eta odolki pintxoak eta edaria egongo dira.
Autobusa
Urtero bezala, Urnietako Udalak Azkortera bertaratu nahi duen ororentzak doako autobus zerbitzua jarriko du Pintore kaletik, 10.00etatik 13.30 bitartean.
Autobusak behar beste joan-etorri egingo ditu. Azken igoera 12.00etan izango da.
Aurten gainera, Azkorteko ermitaren 50. urteurrena ospatuko da eta igandean ere ekin-tzak antolatu dira.