Gaur, asteartea, maiatzak 2, egingo da maiatzaren 28an izango diren Udal eta Foru hauteskundeetarako mahaikideen zozketa, 9.30ean, Azpeitiko Udalak jakitera eman duenez. Herritarrek egun horretan bertan kontsultatu ahal izango dute Azpeitiko udalaren webgunean (www.azpeitia.eus) hauteskundeetan mahaian egotea egokitu zaien edo ez. Horretarako erabiltzaileak bere NAN zenbakia sartu beharko du dagokion atalean eta sistemak erantzungo dio tokatu zaion ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, titularra edo ordezkoa den eta zein mahaitan egotea dagokion. Hala ere, mahaian egotea tokatu zaien herritarrei ohi bezala etxera bidaliko zaie karta zertifikatua jakinarazpenarekin.
Bestalde, gogoratu behar da bost izango direla Azpeitiko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoak: EH Bildu, EAJ/PNV, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PP.