Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapen dokumentua martxoko osoko bilkuran onartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta hiru hilabetez, uztailaren 14ra arte, egongo da jendaurrean. Epe horretan, iradokizunak eta aurrerapenaren alternatibak aurkeztu ahal izango dira.

Alegazioak ohiko bideen bidez egingo dira: tramitazio elektronikoa Udalaren webgunean edo aurrez aurre udaletxeko erregistroan. HAPOaren aurrekina osorik gurebidea.astigarraga.eus/eu/hapo-2023-aurrerakina webgunean ikus daiteke.

Astigarragako Udalak aditzera eman duenez, laster, hainbat saio egingo dira auzotarrekin, aurrerapenaren edukia aurkezteko.

HAPOa oso dokumentu garrantzitsua da udalerri baten-tzat, bertan herriak urbanistikoki datozen hamar edo hamabost urteetan izango duen bilakaera jasotzen delako.