Datozen asteetan, Azpeitiko Udalak herriko hainbat kale eta auzotako errepide eta aparkalekuetako pintaketa lanak egingo ditu. Atzo hazi ziren lanak Urola kalean eta aurreikuspenen arabera eta eguraldiak laguntzen badu, hilabeteko epean lanak bukatuta izango dira. Herriko puntu desberdinetan egingo dira pintaketak, eta baliteke, lanak egin ahal izateko aparkalekuak eta kaleak puntualki aldatu edo itxi behar izatea. Trafiko handiko kaleetan, ahalik eta eragin gutxiena eragiteko helburuz, ahal den kasuetan gauez egingo dira lanak. Lanak Api Movilidad enpresak egingo ditu eta 169.350 euroko aurrekontua dute.