Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendari-tzaren Treba gurasoak prestakuntza ekimenaren baitan, asteazkenean Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu tailerra burutuko da.

Hitzaldia ele bitan izango da eta kiroldegiko boxetako gela balioanitzean eskainiko da, 18.00etan hasita. Parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute gaur bertan.

Horretarako hiru aukera daude: presentzialki, gaztelekuan, Bertan bulegoan eta Gazte Informazio Puntuan; telefonoz, 943 008 033 zenbakira deituta eta posta elektronikoz, gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera idatziz.

Hitzaldiaren helburu nagusia familiei seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sor-tzen laguntzea eta egon daitezkeen arrisku egoerak detekta-tzen eta identifikatzen ikastea da, hala nola jazarpen edo bullying egoerak.