Salbatore jaiak gertu daude eta lanean hasi da jada Konpartsako batzordea. Horregatik, abuztuaren 6an egingo den Konpartsaren inguruko informazioa emateko asmoarekin, bilera irekia antolatu dute asteazkenerako.

Alondegian gelditu dira arratsaldeko 19.00etan eta bertan 2023ko Konpartsaren nondik norakoak ez ezik, dantzarako gaia zein den argituko dute.

Apirilaren 24tik 28ra egongo da zabalik izena emateko epea eta izen-ematea udaletxean edota getaikokonpartsa@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egin daiteke. Mezuan, bikotearen izen abizenak jarri behar dira.