Urnietako Udalak jakitera eman duenez, aurtengo Gazte Festak ekainaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dira, eta jaiegunetan kale salmentako bost postu jartzeko aukera eskainiko da Jakutegi plazan.

Postua jartzeko interesa duten pertsonek apirilaren 11tik 21era bitartean aurkeztu beharko dute eskaera Bertan herritarrentzako arreta bulegoan edo Udalaren web orrian.

Jasotako eskaera kopurua esleitu beharreko salmenta postuak baino handiagoa bada, zozketa bidez emango dira baimenak. Kasu horretan, zozketa apirilaren 28an, 13.00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian egingo litzateke.

Deialdia udaletxeko web orriko iragarki taulan dago argitaratuta, eta bertan postuen baldin-tzak kontsulta daitezke: tamaina, ordaindu beharreko tasa…

Hilaren 4ko Jai Batzordea bertan behera gelditu ostean, Udala egitaraurako elkarteen proposamenak aztertzen ari da.