Urnietako Gazte Festetan postua jartzeko deialdia, zabalik
Interesa dutenek apirilaren 21era arte dute epea eskaera Urnietako Udalari helarazteko
Urnietako Udalak jakitera eman duenez, aurtengo Gazte Festak ekainaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dira, eta jaiegunetan kale salmentako bost postu jartzeko aukera eskainiko da Jakutegi plazan.
Postua jartzeko interesa duten pertsonek apirilaren 11tik 21era bitartean aurkeztu beharko dute eskaera Bertan herritarrentzako arreta bulegoan edo Udalaren web orrian.
Jasotako eskaera kopurua esleitu beharreko salmenta postuak baino handiagoa bada, zozketa bidez emango dira baimenak. Kasu horretan, zozketa apirilaren 28an, 13.00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian egingo litzateke.
Deialdia udaletxeko web orriko iragarki taulan dago argitaratuta, eta bertan postuen baldin-tzak kontsulta daitezke: tamaina, ordaindu beharreko tasa…
Hilaren 4ko Jai Batzordea bertan behera gelditu ostean, Udala egitaraurako elkarteen proposamenak aztertzen ari da.
Temas
Más en Bertan
-
El ciclo de conferencias Marea Gora de Deba posa su mirada en los secretos del mar
-
La nueva cafetería con encanto del barrio Altamira de Ordizia
-
A sorteo las mejores tribunas para ver la sokamuturra en las fiestas de San Bartolomé de Elgoibar
-
“En Gipuzkoa solo hay un farero; él coordina los siete faros del territorio”