Astigarragako azkeneko Tokiko Gobernu Batzarrak ibai parkean argiteria publiko berria instalatzeko eta jolas eta aisialdi eremuak egokitzeko kontratazio espedienteak onartu zituen.

Hainbat gune ekipatuko dira, besteak beste, haur eta gazteentzako trebakuntza gunea, tirolina, kalistenia, adinekoentzako makinak, ur eremua… Hornituko diren espazio horiez gain, egokitzapen txikiak egingo dira gaur egun mahaiak eta aulkiak dauden eremuan. Lanek 188.000 euroko aurrekontua dute.

Bestetik, led argiak dituzten hainbat farola jarriko dira. Aurrekontua 68.283,38 eurokoa da (BEZik gabe).