Batzuei 2023ko urriaren 7an eskua joan zitzaien. Beste batzuei eskua joan zaie hirurogeita hamazazpi urte baino gehiagoz. Hamasek eta Israelek urriaren 10ean su-etena sinatu zutenetik ia 500 gazatar hil dira Israelgo ejerzitoaren tiroketen eta bonbardeketen ondorioz. Gainera, akordioan adostutako giza laguntzaren sarrera oztopatzen aritu da Israel, premiazko gaiak murriztuz, hala nola elikagaiak, babes dendak eta botikak; Rafahko sarbidea ez du ireki ere egin. Gazan kontrolpean duen eremuan berreskuratu du berriki Israelek azken bahituaren gorpua.

Bidal ezazu zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.

Hortaz, Donald Trumpek Netanyahu eta bere burua salbatzeko aurkeztutako ustezko bake planaren lehen fasea ez du bete Israelek. Orain, bigarren fasea hastear da Trumpek aurkeztutako Gazaren berreraikuntza proiektuarekin, zeinaren arabera, 100.000 hildakoen gorpuen gainean luxuzko etxeorratzak eraikitzea aurreikusten dute inbertsio moduan.

Ez zaie horretarako palestinarrei galdegin. Bistan da, genozidioaren ondoren, epe luzeko okupaziorako eta garbiketa etnikorako plana dela.