Jordi Bermejo ‘Boemius’-ek mural ikusgarria egin du Zumarragan
Musikariei eskainitako lana, Secundino Esnaola musika eskolaren pareko horman egin du
Jordi Bermejo Boemius artistak mural ikusgarria egin du Secundino Esnaola musika eskolaren parean. Musikari eta musikariei eskainitako murala da. Urolako Trenari buruzkoa ere berak egin zuen (Urretxuko Ipeñarrieta kalean dagoena).
Bermejori umetatik gustatzen zaio margotzea. Enpresa munduan lan egin zuen, baina sormen lana nahiago zuenez, 28 urterekin Bar-tzelonako Escola Joso ikastetxera joan zen. Eskola hori komiki, arte kontzeptual eta ilustrazioan erreferentea da. Ikasketak amaitu ondoren ikastaroak egiten jarraitu du eta bere egitasmoak aurrera ateratzen saiatu da.
Komikia beti asko gustatu zaio eta ondo marrazten ikasi nahi zuelako joan zen Bartzelonara. Baina Claus Groten Vomito taldeko baxu-jotzaileari buruzko proiektu batean lan egin zuen eta ez zuela komikigile izpiriturik ikusi zuen. Komikigileek ordu asko ematen dituzte marrazten egunero eta berari artea mezuak transmititzeko zerbait izatea gustatzen zaio. Hala, artea irakaskuntzan eta mezuak aldarrika-tzeko erabiltzen du. Komiki ikastaroak eta arte tailerrak ematen ditu ikastetxeetan eta bizikidetzaren aldeko panelak jarri zituen Zumarragako kaleetan, Zelai Arizti kultur etxearen 15. urteurreneko ekitaldien barne.
Temas
Más en Bertan
-
Zestoako Santakutz jaietako umeen danborradaren irudiak
-
Azpeitia se desquita del apagón a ritmo de elektrotxarangas
-
Mariluz Cabezas, escritora beasaindarra: “Lo que más me emociona es el cariño y el respeto que la novela ha despertado en los lectores”
-
Azpeitia se olvida de los apagones al ritmo de las elektrotxarangas