Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen duen Udaberriko 2023 Argazki Rallya bihar ospatuko da. Izen ematea Azpeitiko Argazki Elkartean (Dinamoa kultur gunea, Soreasu) izango da 9.00etatik 9.30era bitartean. Izena emateko orduan hamar euro ordainduko dira. Rallya 14.00etan bukatuko da.

Sari banaketa apirilak 15ean, 18.30ean, Dinamoan izango da. Lehenengo bilduma onena, 150 euro eta Azpeitiko eskudela; bigarren bilduma onena, 120 euro eta garaikurra; hirugarren bilduma onena, 90 euro eta garaikurra; herriko lehenengo ez saritua, 70 euro eta garaikurra; rallyeko argazki onena, 50 euro eta garaikurra.