Udaberriko 2023 Argazki Rallya bihar Azpeitian
Bost saridun izango dira eta sari banaketa Dinamoan izango da apirilak 15ean
Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen duen Udaberriko 2023 Argazki Rallya bihar ospatuko da. Izen ematea Azpeitiko Argazki Elkartean (Dinamoa kultur gunea, Soreasu) izango da 9.00etatik 9.30era bitartean. Izena emateko orduan hamar euro ordainduko dira. Rallya 14.00etan bukatuko da.
Sari banaketa apirilak 15ean, 18.30ean, Dinamoan izango da. Lehenengo bilduma onena, 150 euro eta Azpeitiko eskudela; bigarren bilduma onena, 120 euro eta garaikurra; hirugarren bilduma onena, 90 euro eta garaikurra; herriko lehenengo ez saritua, 70 euro eta garaikurra; rallyeko argazki onena, 50 euro eta garaikurra.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du