Datorren larunbatean, Hernaniko musika bandak, Hermubak, Atsegindegi plazan kontzertu bikoitza eskainiko du.

Honela, 18.00etan, Hernaniko banda gazteak joko du, Roberto Pachecoren zuzendaritzapean.

Jarraian, 19.00etan, Hernaniko musika bandak eta Bitartean folk taldeak elkarrekin emanaldia eskainiko dute, baita ere Jorge Pachecoren zuzendaritzapean.

Bitartean taldea 2012. urtean sortu zen Hernanin. Handik gutxira Bidean (2014) lehen lana grabatu eta argitaratu zuen eta Euskal Herria eta Galesen hainbat kontzertu eskaini ondoren, 2017. urtean taldeak etenaldi bat egitea erabaki zuen.

Bi urte geroago, taldea berriz ere martxan jarri zen eta bigarren lana argitaratu zuen: Kreole (2020). Larunbateko kontzertuan hirugarren lanaren aurrerapen bat entzuteko aukera egongo da. Laukote honek abestietan Euskal Herriko eta Argentinako doinu eta erritmoak uztartzen ditu.