Pazko Asteari begira, Urnietako Udalak hainbat ekintza prestatu ditu ludotekan bost eta hamaika urte bitarteko haurrentzat (2012-2017 bitartean jaiotakoak). Ekintza horietakoren batean parte hartu nahi dutenek nahikoa izango dute egunean bertan azaltzearekin, aldez aurretik ez baita izen ematerik gauzatu behar.

Honenbestez, apirilaren 11n eta 12an buztinarekin eskulanak egingo dituzte. Astearteko ekin-tza bost eta sei urtekoentzat izango da eta asteazkenekoa zazpi eta zortzi urtekoentzat.

Egun bat beranduago, apirilaren 13an, bederatzi, hamar eta hamaika urteko haurrek goma evarekin eskulanak egiteko aukera izango dute.

Azkenik, apirilaren 14an, ludobusa ipiniko da San Joan plazan.

Ekintza guztiak ludotekan izango dira 17.00etatik 18.30era, ludobusa ezik, 16.30etik 18.30era ipiniko baitute San Joan plazan, udaletxe ondoan.