Mahai joko lehiaketetako sariak banatu dituzte Urretxun
Bederatzi txapelketa jokatu dira Urretxuko Aterpe jubilatuen egoitzan
Jubilatuen egoitzan mahai joko lehiaketetako sariak banatu dituzte. Mus txapelketak, bai lau erregekoa eta bai zortzi erregekoa, Arturo Monterok eta Esteban Oterminek irabazi dituzte. Bigarrenak Gaspar Mayordomo eta Faustino Ruiz izan dira.
Eskoba txapelketan Jose Maria Meaza eta Norberto Garcia nagusitu dira. Bigarrenak Rosario Nieto eta Laura Frutos izan dira. Tute txapelketan Gaspar Mayordomo eta Faustino Ruiz nagusitu dira. Azpitxapeldunak Margari Garcia eta Rosario Nieto izan dira. Briska txapelketari dagokionez, Felisa Fernandezek eta Ramona Agustinek irabazi dute. Bigarrenak Antonio Astorga eta Jose A. Gonzalez izan dira. Punttu txapelketa Jose Mari Meazak eta Norberto Garciak irabazi dute. Bigarrenak Esteban Otermin eta Gaspar Mayordomo izan dira. Toka eta igel txapelketak Jose A. Calvok irabazi ditu. Bigarrena Jose A. Gonzalez izan da. Bote txapelketa Jose A. Gonzalezek irabazi du eta Jose A. Calvo bigarren izan da.