Go!azen 9.0 kontzertua ikusteko sarrerak salgai jarriko dituzte bihar. Martxoaren 26an izango da kontzertua Zumaiako Zumaiena ikastetxeko aretoan eta bi emanaldi egingo dituzte: 17.00etan eta 19.00etan.

Sarrerak online jarriko dira bihartik aurrera www.sarrerakzumaia.eus/bravo/goazen-9-0kontzertua estekan. Sei eurotan lortu ahal izango dira eta aurrez aurreko salmenta ere izango da. Bihar salduko dira arratsaldeko 16.30ak eta 18.30ak bitartean Ai-tzuri frontoian.

Salmenta horien ondoren sarrerarik geratuko balitz, martxoaren 15ean turismo bulegoan erosteko aukera izango da. Sei urtetik gorakoentzat da ikuskizuna.