Síguenos en redes sociales:

Go!azeneko emanaldirako sarrerak salgai bihartik aurrera

26an izango da kontzertua Zumaiako Zumaiena ikastetxeko aretoan eta bi saio egingo dituzte

Go!azen 9.0 kontzertua ikusteko sarrerak salgai jarriko dituzte bihar. Martxoaren 26an izango da kontzertua Zumaiako Zumaiena ikastetxeko aretoan eta bi emanaldi egingo dituzte: 17.00etan eta 19.00etan.

Sarrerak online jarriko dira bihartik aurrera www.sarrerakzumaia.eus/bravo/goazen-9-0kontzertua estekan. Sei eurotan lortu ahal izango dira eta aurrez aurreko salmenta ere izango da. Bihar salduko dira arratsaldeko 16.30ak eta 18.30ak bitartean Ai-tzuri frontoian.

Salmenta horien ondoren sarrerarik geratuko balitz, martxoaren 15ean turismo bulegoan erosteko aukera izango da. Sei urtetik gorakoentzat da ikuskizuna.