Gazteak eta mugikorrak: gurasook zer egin dezakegu? hitzaldia antolatu du Urnietako Udalak. Hitzaldia Bidelagunek bideratuko eta elebietan izango da. Saioa martxoaren 14an burutuko da 17.30ean, udal kiroldegiko boxetako gela balioanitzean.

Bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute martxoaren 13a bitartean. Horretarako ondorengo aukerak daude: presentzialki, Bertan eta Gazte Informazio Puntuan edo telefonoz, 943 008 033 zenbakira deituta.

Mugikorra izateko adinaz, gurasoen ereduaz eta sare sozialetaz hitz egingo dute.