Aurten, berriz ere, Lasarte-Oriako Okendo Zineklubean Euskal Dokumentalen Zikloa antolatu dute hilabete honetan. Esan dutenez, egitarau interesgarria eta anitza egongo da kultur etxean.

Lehenengo bi saioak asteburu honetan izango dira. Bihar Ainarak eta larunbatean Kuart Valley ikusteko aukera egongo da. Hurrengo emanaldiak izango dira: martxoaren 17an, Izaro; 24an, 918 gau; 25ean, Zumiriki; eta 26an, Los Xey. Ostiraleko saioak 22.00etan, larunbatekoak 20.00etan eta igandekoak 19.30ean izango dira.

Proiekzioetara gonbidatuak etorriko dira.