Anita Maravillasen Pintto Pintto antzerkia ikusgai izango da martxoaren 19an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Ohi bezala, Urnieta Udalak bi sarrerako lau sorta zozkatuko dira martxoaren 5a arte izena ematen duten herritarren artean.

Parte hartzeko bi bide daude: Udalaren webgunearen edo APParen bidez edo Saroben jarritako kutxatilean norberaren datuak sartuz.

Bestalde, Las que limpian antzerkia martxoaren 12an ikusteko sarreren zozketa atzo egin zen. Irabazleen izenak webgunean daude publikatuta. Gainontzeko sarrerak bost eurotan eskuragarri daude.