Urnietako Udalak jakitera eman duenez, Lizardi 13ko beheko solairuan kokatzen den etxebizitza tasatu baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute Etxebiden izena emanda dauden eta zenbait baldintza betetzen dituzten pertsonek.

Etxebizitza hori jabetzan eskuratzeko interesa dutenek otsailaren 24ra arte dute inskriba-tzeko aukera. Bi bide dituzte izena emateko: Bertan herritarren arretarako bulegoan (astelehenetik ostiralera 7.30etik 14.30era) edo www.urnieta.eus egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.

Urnietako biztanleek eta bertan gutxienez bost urte lanean daramatzatenak lehentasuna izango dute.

Etxebizitzak 82,03 m2 gutxi gora-beherako azalera du eta salneurria, jabetzan izateko, 155.000 eurokoa da. Lehen lokal bat zen espazioa etxebizitza bihurtu zuen jabeak, eta udal ordenantzei jarraiki, tasatu izaera hartu zuen.