Andoain – Siria eta Turkiako lurrikarak eragindako kaltetuentzat premiazkoak diren elikagaiak bilduko ditu herritar talde batek. Ukrainako biktimen alde iaz bildu zen boluntario taldea da eta gaur, otsailaren 14 eta 15ean egingo dute bilketa. Andoaingo honako supermerkatuetan jasoko dira elikagaiak: BM, Super Amara, Carrefour, Coviran, Karrika, Eroski Zumea eta Eroski Ondarreta. Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean egingo dute, erakunde hori baita bildutako guztia Siria eta Turkiara eramateaz arduratuko dena. Boluntario gisa lan egin nahi duenak andoainsolidario@gmail.com korreora idatzi behar du.