Lurrikararen kaltetuentzat elikagaiak bilduko dituzte
Gaur, otsailaren 14an eta 15ean burutuko dute kanpaina Andoaingo supermerkatuetan
Andoain – Siria eta Turkiako lurrikarak eragindako kaltetuentzat premiazkoak diren elikagaiak bilduko ditu herritar talde batek. Ukrainako biktimen alde iaz bildu zen boluntario taldea da eta gaur, otsailaren 14 eta 15ean egingo dute bilketa. Andoaingo honako supermerkatuetan jasoko dira elikagaiak: BM, Super Amara, Carrefour, Coviran, Karrika, Eroski Zumea eta Eroski Ondarreta. Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean egingo dute, erakunde hori baita bildutako guztia Siria eta Turkiara eramateaz arduratuko dena. Boluntario gisa lan egin nahi duenak andoainsolidario@gmail.com korreora idatzi behar du.
Temas
Más en Bertan
-
Las dos nuevas haurreskolas de Eibar serán una realidad en diciembre
-
Urnieta: un espacio de música para jóvenes en sustitución de las txosnas
-
Lazkao cierra el verano con más de 2.200 usuarios en sus piscinas descubiertas
-
La Policía Municipal de Arrasate alerta de un fraude en la venta de colchones a domicilio