Hernani: hilerrian heriotza eta dolu perinatalaren txokoa zabalduko da
Hernaniko Udalak, herriko familia batekin elkarlanean, heriotza eta dolu perinatalen eremuen beharra antzeman zuen eta herriko hilerrian dolu mota horretarako txoko berezi bat sortzeari ekin zioten. Xabier Lertxundi alkatea eta Koro Etxeberria zinegotzia arduratu ziren txokoa aukeratzeaz. “Hilerriaren sarreran dago, ez genuen toki izkutu batean jarri nahi, baizik eta dolu perinatala ikusarazi nahi genuen”, azaldu zuen alkateak atzo egindako aurkezpenean. Lau haurdunaldietatik bat ez da amaierara iristen. Hala ere, dolu perinatala orain arte isiltasunean eraman den galera eta trauma bat da.
Horrela, igandean 12.00etan Hernaniko hilerrian heriotza eta dolu perinatalaren txokoa zabalduko da. Ekitaldia herritarrei irekia da. Euskal Herrian dagoen bigarrena da eta haurdunaldian edo jaio eta gutxira hil den haurrak errekonozimendua izan dezan tokia izango da. Sahatsa Jauregik egindako Izan zirelako artelana bertan kokatzen da.
Hernaniko Udalak, herriko familia batekin elkarlanean, horrelako eremuen beharra antzeman zuen eta herriko hilerrian dolu mota horretarako txoko berezi bat sor-tzeari ekin zioten. Xabier Lertxundi alkatea eta Koro Etxeberria zinego-tzia arduratu ziren txokoa aukera-tzeaz. “Hilerriaren sarreran dago, ez genuen toki izkutu batean jarri nahi, baizik eta dolu perinatala ikusarazi nahi genuen”, azaldu zuen alkateak atzo egindako aurkezpenean. Lau haurdunaldietatik bat ez da amaierara iristen. Hala ere, dolu perinatala orain arte isiltasunean eraman den galera eta trauma bat da.
Esti Zeberiok eta Dani Llopisek, ideia hau sustatu duen bikoteak, haurdunaldiaren 23. astean galdu zuten Marko, bere seme zaharrena, duela sei urte.
Zeberiok jakinarazi zuen bezala, 24. aste baino lehenago hilda jaiotzen diren umeen gurasoek ez dute haien haurraren gorputzean erabakitzeko ahalmenik. “Erditu, haurra ikusi eta eraman egiten dute”, esan zuen.
“Udalarekin harremanetan jarri ginen eta oso eskertuta gaude Izan zirelako espazio hau sortzeko prozesu osoan oso gertuko tratua jaso dugulako. Ulertuak sentitu gara. Sahatsak ere mimoz lan egin du beti guri entzunez, detaile guztiak landuz”, adierazi zuen Zeberiok.
Haren hitzetan, Izan zirelako espazioak hiru funtzio beteko ditu: “lehenik, ospitaletik haurraren gorputzik gabe ateratzen garen gurasook gune bat izango dugu, gure umearekin konektatuta egoteko. Seguru nago horrek lagunduko diela familiei dolu prozesuan. Bigarrenik, heriotza perinatala ikustarazten, gizarteratzen, lagunduko du espazio honek, zoritxarrez, oraindik ere, gai hau tabua delako. Eta, hirugarrenik, erakunde publiko batek, kasu honetan, Hernaniko Udalak, egungo legediak aitortzen ez duen errekonozimendua emango die gure haurrei”.
Sahatsa Jauregi artistarentzat enkargu hau erronka bat izan da, “Nola eman forma ausentzia bati?” galderari erantzun behar ziolako. Hasieratik Zeberiok eskulturak zerbait sinbolikoa izan behar zuela eskatu zion. Galdutako umeei haur izarrak deitzen zaie eta Jauregik burdinazko izarra eta lurrean dagoen izar formadun postontzi bat jarri ditu, erretako mezuak jasotzeko.