Inauterien aurretik ekitaldiz betetako asteburua izango dute Tolosan. Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur jaialdia izango da goizean eta arratsaldean, aldiz, Urdiña Txiki elkarteren eskutik kaldereroen konpartsak alaituko ditu kaleak.

11.45ean abiatuko da Aiz Orratz elkartetik kalejira txarangarekin eta erraldoiekin Triangulo plazara bidean. Ondoren, 12.00etan Leidor aretorako bidea hartuko dute Txirri, Mirri eta Txiribitonen laguntzarekin, bertan hasiko baita 12.30ean haur jaialdia. Arratsaldean, 18.45ean bilduko dira kaldereroak plaza Zaharrean eta pregoia irakurri ondoren, 19.00etan, abiatuko dira alde zaharrean barrena.