Haur jaialdia eta kaldereroak larunbatean Tolosan
Goizeko kalejira 11.45ean abiatuko da Aiz Orratz elkartetik eta kaldereroen jaia 19.00etan hasiko da
Inauterien aurretik ekitaldiz betetako asteburua izango dute Tolosan. Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur jaialdia izango da goizean eta arratsaldean, aldiz, Urdiña Txiki elkarteren eskutik kaldereroen konpartsak alaituko ditu kaleak.
11.45ean abiatuko da Aiz Orratz elkartetik kalejira txarangarekin eta erraldoiekin Triangulo plazara bidean. Ondoren, 12.00etan Leidor aretorako bidea hartuko dute Txirri, Mirri eta Txiribitonen laguntzarekin, bertan hasiko baita 12.30ean haur jaialdia. Arratsaldean, 18.45ean bilduko dira kaldereroak plaza Zaharrean eta pregoia irakurri ondoren, 19.00etan, abiatuko dira alde zaharrean barrena.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”