Udalbatzaren azken osoko bilkuran Lezo 2030 Izan Herrigile agenda onartu zen. Dokumentu estrategiko honen helburua etorkizuneko udal politikak eta proiektuak NBEk onartutako garapen iraunkorreko helburuekin lerrokatzea da.

Lezo 2030 Agenda bost ildo estrategikotan egituratuta dago, lurralde eta ingurumen eremuan ez ezik, udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialean ere, hobekuntzak ekarriko dituztenak.

Bost ildoak ondorengoak dira: hiri eredu jasangarri bat sortzea, herritarren ongizatera bideratua, klima aldaketara egokituko dena; trantsizio sozioekologikoan, inklusiboan, berritzailean eta iraunkorrean oinarritutako garapen ekonomikoa bultzatzea, enplegu integrala eta kalitatezkoa bultzatzeko; herritar guztien ongizatea bermatuko duen gizarte bat eratzea; kulturaren, kirolaren eta hezkuntzaren arloko sorkuntza eta eskaintza zabala sustatzea, eragileen arteko lankide-tzan oinarrituta; eta Lezo udalerri iraunkorra izatea, udal gobernan-tza eta eredu berriaren bidez.

Helburu horiek lortzeko gauzatu beharreko 131 ekintza konkretuen artean honako hauek daude, besteak beste: Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspena, egungo beharretara egokituz; industrialdeak biziberritzeko planak egitea; udalerrian interesa duten elementu ekologikoak eta paisaiari dagozkionak zaintzea eta berreskuratzea; landa eta industria eremuetara garraio publikoa bermatzea eta ekintzaile-tza bultzatzea.