Igandean, otsailaren 5ean, egingo dute aurtengo Zuhaitz Eguna. Ekimenean parte hartzen dutenek Ekoetxea inguruko ibai ertzean landatuko dituzte zuhaitzak, 10.30etik 12.30era bitartean. Landaketa lanak bukatutakoan parte-har-tzaileei hamaiketakoa eskainiko diete Ekoetxean.

Azpeitiko Udaletik ohartarazi dutenez, Zuhaitz Egunean parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izen-ematea egin beharrik; nahikoa izango da igandean bertan 10.30erako Ekoetxeara bertaratzea. Parte-hartzaileei han emango dizkiete landareak sartzeko materiala eta argibideak.