Sasietak 2022ko zabor bilketaren datuak argitaratu ditu. Sasieta Mankomunitateko sei herri handien artean, Urretxu da gaikako bilketa altuena duena: %80. Bere aurretik, Ormaiztegi (%85,3), Olaberria (%83,8), Arama (%83,1), Ataun (%83), Legorreta (%82,3), Zaldibia (%81,3) eta Zegama (%80,7) daude.
Sei herri handiei dagokienez, beste bostetan datuak Urretxun baino okerragoak dira: Beasain (%76,6), Ordizia (%76,5), Lazkao (%75,5), Legazpi (%75,5) eta Zumarraga (%73,4). Zumarragaren atzetik Gaintza (%70,9), Itsasondo (%68,2), Altzaga (%67,8) eta Mutiloa (%63,5) ageri dira.