Lezoko Udalak Olentzerorekin gertatutakoa ikertzen jarraituko du
Gabonetan ezezagun batzuek panpinari su eman zioten eta berri bat erosteak 2.932 euroko kostua du
Gabonetan ezezagun batzuek plazan jarritako Olentzero lapurtu ondoren su eman zioten. Lezoko Udalak ekintza bandalikoak ikertzen jarraitzen duela aditzera eman du berriki.
Lezoko Udalak jakinarazi du herrian eragindako kalte guztiek, kalte sozialaz gain, karga ekonomikoa ere eragiten dietela lezoarrei. Gainera ez da lehenengo aldia Olentzero lapurtzen dutela. 2021ean bere lekutik aldatu zuten eta zenbait kalte eragin zizkioten. Hala, 2022ko martxoan, Olentzeroren eskuak konpontzen 700 euro inbertitu ziren.
Baina azkeneko Gabonetan Olen-tzero erre zutenez, berri bat erosi beharko dute eta 2.932 euroko kostua izango du.
Jesus Mari Martiarenaren, Lezoko alkatearen, esanetan, “ekintza bandaliko horiek egin zituztenak zeintzuk izan diren jakin nahi dugu, neurriak hartu eta berriz ere horrelakorik gerta ez dadin. Gau horretan gertatutakoa onartezina da, herrian zaintza-kamerak daudela jakinda ere, ez zuten Olentzero erretzeko lotsarik izan”. Gertakariaren hainbat bideo eta argazki ere iritsi dira Lezoko udaletxera.
Panpinaren hondarrak alokairuko 52 zuzkidura-apartamentu eta herriko anbulatorio berria eraikitzen ari diren orubean agertu ziren.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate activa los espacios 'GarbiBizi' en zonas estratégicas para la limpieza de bicicletas
-
Pasaia se volcará los próximos tres meses en el cuidado del mar y el medio ambiente
-
Juegos de agua, picnic y baño: así será el nuevo espacio de ocio de Aretxabaleta
-
Urnietako Muniskuegañako multzo megalitikora bisita antolatu dute