Kaldereroen kalejirako entseguak hasiko dira larunbat honetan Zumaian.

Otsailaren 11n aterako dira kaldereroak Zumaiako kaleetara, inauterien aurrerapen moduan. Kalejira prestatzeko entseguak larunbatero izango dira, desfile egunera arte.

Saioak 16.00etan hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan eta bertan parte hartu nahi dutenek lehen entsegura agertzea besterik ez dute egin behar.

2019an egin zuten kalejira lehen aldiz Zumaian. Pandemiagatik aurreko bi urteetan ezin izan zuten desfilea egin baina aurten berriro kalera ateratzko asmoarekin daude.