Usurbilgo Udalak 830.000 euro inguru bideratuko ditu dirulaguntzetara, urtero, 2025era bitartean. Hala erabaki zuten, aho batez, abenduko Udalbatzan, 2023-2025 urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartuta.
Plan horren eranskinetan zehazten dira udal sail bakoitzetik zenbat diru zein modutara banatuko den, lortu nahi diren helburuen arabera.
Urte bakoitzean eranskin berriak onartu beharko ditu Udalbatzak, aurreko ekitaldiaren amaieran; ekitaldian zehar, berriz, esanguratsua ez den aldaketaren bat egin behar bada, alkate dekretuz bideratuko dute.
Hurrengo urratsa lerro bakoi-tzaren oinarriak idatzi eta deialdiak egitea izango da. Dagoeneko egin dute 2022ko dirulaguntzak baloratzeko batzordea, eta hortik eratorriko dira oinarri berriak. Gauzak horrela, deialdiak urte hasieran egitea aurreikusten dute.