Síguenos en redes sociales:

Familia Lagunaren lehen topaketa burutu da

Errenteriak aurten etorri berriei harrera egiteko egitasmoa ikastetxe guztietara zabaldu du

Hilabete honetan Errenteriako Familia Laguna 2022-23 programaren lehenengo topaketa izan da Merkatuzarren, Jose Luis Caso aretoan.

Programa hori 2021-22 ikasturtean jarri zen abian Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean froga bezala, eta izan zuen harrera ona ikusita, aurten Errenteriako Udalak herriko Haur eta Lehen Hezkun-tzako sei ikastetxeetara zabaltzearen aldeko apustua egin du.

Hala ere, programa hau eskola komunitate bakoitzaren ezaugarri, errealitate eta testuinguruen sintoniara egokitzen da.

Programaren helburua ikastetxeetara eta Errenteriara iritsi berri diren familiei harrera egoki bat egitea da, ikastetxeetako eta udalerriko familien arteko kulturarteko harremanak sustatuz eta euskara lotura bezala erabiliz; azken batean, herri kohesionatu bat lortzeko komunitatea eraiki-tzea. Lehen topaketan Udaleko eta ikastetxeetako ordezkariak eta familiak egon ziren.