2022 urtea pasaitarrek buruan izango dute luzaroan, batez ere Antxoko barrutikoek aurten hasi baitira Topoa lurperatzeko lanak. Obra honek auzoko itxura aldatuko du betirako. Adibidez, Gure Zumardia Molinao itsasadarreraino luzatuko da Azokako eraikina desagertu baita. Gainera, lurpera-tze lanak hemendik bost urtetara amaitzen direnean, etxe tartean igarotzen den zubibidea kentzeko lanak hasiko dira. Hau ez da izango itxura aldaketa soil bat, batez ere bertako bizilagunen bizi kalitatea hobetuko duen esku-har-tzea delako.

Azkenik, hilabete honetan, Pasaiako Udalak Luzuriaga eraikina erosteko erabakia hartu du. Honenbestez, lanak amaitzean Antxok urte askotan aldarrikatu duen ekipamendu soziokultural bat izango du.

Beste barrutietan ere garrantzi handiko azpiegituren lanak hastear daude. Trintxerpen Adinberri, zahartze osasuntsua berma-tzeko erronkei erantzungo dion ekipamendua, eraikiko da. Dagoeneko Adinberriko lanak hasteko Trintxerpek behar duen behin-behineko aparkalekua egin dute.

Bestalde, San Pedron, lonjako plaza maiatzean zabaldu zen eta orain Portuak azkeneko faseko lanak burutuko ditu: Esnabide kaleko estalkiaren eta alboan lorategi-parke bat egokitzea.

Azkenik, Donibaneko saneamendurako serieko ponpaketa-sistema bat ezartzen ari dira. Obra zatika egingo dute barrutiko mugikortasunarekin eta gizarte-bizitzarekin bateragarria izan dadin.