Euskaraldia ez ezik, Hikaldia ere martxan da Goierrin. Honen baitan, Beasaingo Aittu Euskara Elkarteak azaroko Mintzatertulia saioa hikaren inguruan egitea erabaki du.

2022-2023 ikasturteko Mintzaterlutian, beraz, Segurako Hitz Edo Irri Euskaraz Elkarri elkarteko Alaitz Imazek azken urteotan Seguran hitanoa biziberritzeko egin duten esku-hartzearen berri emango du.

Jarraituko den dinamika ondorengoa izango da: solaskidea izango den Alaitz Imazek hizpidea jarriko du talde handian. Ondoren, bi edo hiru laguneko talde txikietan hika erabiltzaileak eta hika erabiltzen ikasi edo trebatu nahi dutenak elkartuko dira elkarrekin hikaz aritzeko.

Asteazkenean, azaroaren 30ean, izango da saioa, Beasaingo Igartza Jauregian. Ordubeteko iraupena izango du: 18.30etik 19.30era. – E.C.A.