Urretxu – Igandean, 19.00etan San Martin de Tours elizan, Oskarbi taldeak eta Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak Udazkeneko Musika Zikloko hirugarren kontzertua egingo dute.
Ez Dok Amairuko kide izan zen Oskarbi abesbatzak bere errepertorioko hamaika kanta joko ditu. Horietako bost, Goiargiko kideekin.
Oskarbi duela 56 urte sortu zen eta ordutik hamabi disko argitaratu ditu eta 700 kontzertu baino gehiago egin ditu. Azken diskoa, Kantua zuei, 2021ean argitaratu zuen. Azken bost urteetan hainbat abesbatzekin jo du. Beasaingoarekin eta Lazkaokoarekin, besteak beste.
Aurtengo zikloko azkeneko emanaldia Irungo Nayade abesbatzak egingo du, azaroaren 13an. Emakumeen abesbatza hau 1997an sortu zen. Irungo eta Hondarribiko 30 emakumek osatzen dute eta Alaitz Urkiak zuzentzen du. – A.Z.