Mutrikuko Udalak herriko hainbat eragileren laguntzarekin antolatutako ekitaldiz betetako egitarau batekin dator aurten Gaba Beltza. Urtero legez, mutrikuarrek Gaba Beltza festa ospatuko dute Santu Guztien Egunaren atarian.

Aurtengo Gaba Beltzaren programa abiatzeko 4 urtetik gorako haurrentzako Begi batekin lo egiteko ipuinak saioa izango da bihar (17.00etan) Zabiel kultur etxean eta Alboka ipuin kontalariaren eskutik.

Ostiralean, Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailetako umeentzako ibilbide beldurgarriak izango dira Zabiel plazan Txantxangorri aisialdi taldearen eskutik (18.00etan hasita); eta larunbatean hiru ekintza burutuko dira herrian. Hasteko, Gaztelekuak prestatutako Beldurrezko etxea izango da Zabielen (16.30etik 18.30era) eta horren ondoren Arima Dance taldeak antolatutako kalejira (18.30ean) eta emanaldia (kalejiraren ondoren, frontoian) izango dira. Azkenik, Mutrikuko taldeen kon-tzertuak egongo dira (20.00etatik aurrera) Beheko plazan.

Igandean 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzako beldurrezko filma (17.00etan Zabielen) eta heriotzaz hitz egiteko Ainara Etxeartek gidatuko duen Heriotzaren kafea (18.00etan Luardo etxean) izango dira.

Gaba Beltzaren jaia borobiltzeko hainbat ekitaldi burutuko dira datorren astelehenean: 17.00etan HH3-4 mailetako umeentzako ipuin kontaketa eta eskulanak egongo dira ludotekan eta HH5 -LH1eko haurrentzako Talaixako Mamua Zabiel plazan; 18.00etan Haur eta nerabeen dolu prozesua hitzaldia egongo da kultur etxean eta 20.00etan Axuri beltza kalejira eta Talaixako mamuaren erretzea. – Jabi Leon